más abajo en castellano
Aitortu egin du. Bere kabuz, gainera. Ez dugu mehatxatu behar izan (“zorrozkailurik gabe zigortuta!”). Gure kreatiboak onartzen du: bere azken ideia ez da originala. Kopiatu egin du, eta erabili. Baimenik eskatu gabe.
Duela aste batzuk aho zabalik egon ginen lantokian, streetartutopia webgunean 2011ko kale-ekintza ederrenei begira. Eta hara, gure kreatiboak begia argazki batean paratu zuen:

Eta kreatibo ipurterre eta jeloskorrak, geldi egoten jakin ez eta berak ere horrelako zerbait sortu nahi zuela erabaki zuen. di-daren diseinatzaileen laguntzarik gabe eta itzultzaileei kontsultatu gabe. Lana bere kabuz moldatu, eta sare sozialetan elkarbanatu zuen. Emaitza: ‘atsegin dut’ pila bat eta partekatze bat baino gehiago.
Arrakasta ikusita, delitua urrunago eramatera ausartu zen. Eta gaur goizean, lantoki ondoko horman hau aurkitu dugu:

Eta orduan iritsi dira plagiatzaile guztien abokatu goardakoak, Jim Jarmusch eta Jean Luc Godard, diskurtso eder batekin. Batek dio: “Nothing is original”. Eta besteak errematea: “It’s not where you take things from – it’s where you take them to”.
Azken finean, kreatiboak kalean itsatsi duenak ez dio inori kalte egiten, eta edonork hartu, kopiatu eta erabiltzeko moduan konpartitu du lagunen eta ezezagunen artean, irribarreak pizteko asmo bakarrarekin.
Horregatik maite dugu gure plagiatzailea, kreatiboa izan arren.
Hemen duzu maitasuna (egin klik) deskargatzeko.
Read the rest of this entry »